XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AITA PEDRO ARANGUREN (1903-1988) Fraide franziskotarra, Legazpin (Gipuzkoa) jaioa, euskaltzale fina, Euskaltzaindiaren aldizkarian eta bestetan ere inoiz lankide izana.

Arantzazun bere ikasketak egiten ari zenean, Erizkundi Irukoitzerako Aita Aingeru Madariagari erantzunak eman zizkion bere jaioterriko testigu bezala.

Apaiztu ondoren Cuba-ra bidalia izan zen eta han zenbait urte egin zituen.

Handik itzuli zenean, Arantzazun Guardian, Donostian Kustodio etab. izan zen.

Arantzazuko eliza berria zela eta, erantzunkizun larria beregain hartzea egokitu zitzaion.

Aita Pedro Astarloa euskal idazle frantziskotarrari buruz hitzaldi bat eman zuen Donostian, gero Eganen argitaratu zena. Ikus Egan (1957), 5-6,309-327.

Idazle horren berorren liburuan ageri diren adizki guztien bilduma eginez, txosten bat prestatu zuen Euskera, Euskaltzaindiaren aldizkarirako. Ikus Euskera (1951), 59-160.

Eta, azkenik, Euskaltzaindiaren Lekukoak sortan bada liburu bat: Lavieuxville-Harosteguy (Iparraldekoa), 1985ean berriz agertua.

Liburu honetan ageri den hiztegia prestatzeko, hitzak fitxetan jartzea berak egin zuen.